Sunday, August 29, 2010

Lehenengo agurra

Kaixo lagun maiteok,

Hau izango da blog honetan idazten dudan lehenengo posta. Aurkezpena egin behar dut ezta?
Blog honen bidez gustatuko litzaidake euskaldunon memoriak zabaltzea. Guztiok dauzkagu pasadizo bitxiak, dibertigarriak edo, gutxienez, aipatzeko modukoak. Agian, euskaldun berriok are gehiago...
Ez daukat eztabaidak sortzeko asmorik. Beraz, gai lasaiak edo eguneroko kontuak publikatuko ditut.
Zuek ere parte hartu beharko zenukete, bestela bloga nahiko aspergarria izango da. Animatu eta idatzi zuen erantzunak eta komentarioak.

Mila esker blog hau irakurtzeagatik, parte hartzeagatik eta zabaltzeagatik.

Mitch