Liburuak, istorioak, ipuinak...
Sentimenduak eta bizipenak adierazteko beste era bat da idaztea. Baliagarria benetan. Idazmenak askatasuna ematen digu. Istorio baten bidez gure barnean daramaguna adierazten dugu, eta aske sentitzen gara.
Egia da idazten dugunok ez dugula "ondo" idatzi behar. Nahi duzuen bezala: denbora pasatzeko, errealitatetik ihes egiteko edo bizirik sentitzeko egiten dugu.
Askotan (gehienetan) gure istorioak ez dira irakurtzen, edo bakarrik lagunek irakurtzen dituzte. Eta haien kritikak nahiko onak dira beti. Hori ere eskertzen da. Dena den, "gure burua sendatzeko" fase hori behin gaindituta, zerbait gehiago esan nahi dugu istorioetan. Kontakizun bereziak egin nahi ditugu. Jendeari ematen dizkiogu eta haien iritziak baloratzen ditugu.
Niretzat, gutxienez, oso garrantzitsua da besteen iritzia. Primeran pasatzen dut idazten, mundu berriak eta pertsonai bereziak sortzen. Pertsonai bakarrak nire nortasunaren zati bat badauka, nola ez.
Eta hori ere bitxia da, azken finean istorio bakoitza "ni" delako.