Sunday, January 9, 2011

Gabonak pasa eta gero...

Urte berri on!

Hori da egun hauetan gehien entzuten den esaldia. Beno, Gabonak pasa dira, zorionez edo zoritxarrez. Eta Urtarrilean gaude, betiko aldapa igo behar dugu, betiko proposamen berriak bete behar ditugu...

Ia konturatu gabe pasa da beste urte bat eta, beti bezala, Gabonak ere konturatu gabe pasa dira hainbeste afari eta bazkari senide eta lagunen artean. Apur bat astunak dira Gabonak, ume bat ez izatekotan noski. Gainera, badirudi urte berria indartsu etorri dela: orain edozein tabernatan erretzea debekatuta dago, gehiago ordaindu beharko dugu argi indarraren truke, etab.

Espero dugu, aldapaz gain, beste gauza polit batzuk ekarriko dizkigula urte berriak. Espero dugu zoriontsua izatea, edo normala behintzat.

No comments:

Post a Comment