Urtean zehar gehien gustuko ditugun hilabeteak bukatu dira. Egia da, oraindik irailean gaude, eta uda ez da bukatu. Baina geratzen denak bakarrik pasatu dugun garaia gogoratzeko balio izango du.
Gehienok lanean hasi gara berriro. Berehala kaleak autoz beteta egongo dira, umeak eskolara itzuliko dira eta estresa nabarituko dugu errepideetan, kalean...
Udako argazkiak eta oroitzapenak besterik ez zaizkigu geratuko.
Besterik ez?
Oroitzapenak garrantzitsuak dira (horregatik sortu da blog hau). Baina ez bakarrik oroitzapenak. Ezagutu dugun jendea, eta duela urte batzuk ezagututakoa, geratzen da. Batzuk bakarrik memoriak izango dira hilabeteak pasa ahala. Besteak gure alboan geratuko dira.
Nik maiz ematen diet birpasotxo bat udako argazkiei, eta beti etortzen zait irribarre eder bat aurpegira. Lagunen arteko udako bizipenak ederrak izan dira. Eta urtean zehar argazkiak han egongo dira lagunak gogorarazteko.
Askotan, neguan edo, horrelako argazki bat berriro ikusten dudanean telefonoa hartzen dut eta aspaldiko lagun batekin hitz egiten dut, edo bidaltzen diot mezu bat. Neguko hotza hezurretaraino heltzen zaigunean, hori egiteak zentzu handia dauka.
Bai, egia da, uda pasa da. Baina udako beroa mantendu ahal izango dugu. Bakoitzak nahi duena erabil dezala. Argazkiak agian ezin ditugu edonora eraman. Beraz, nik pasa den astean harri txiki bat aukeratu nuen eta orain patrikan eramaten dut egunero.
Eskua poltsikoan sartzen dudan bakoitzean, nire harrixka han dago, eta ukitzen dudanean bakarrik gauza onak gogoratzen ditut.
Espero dugu aurtengo udazkeneko hotza ez dadila hain hotza izan.
Oroitzapenak baino gehiago...
ReplyDeleteBizitako momentuak gurekin geratzen dira. Ezagututako jendea, momentuak, lekuak, sentsazioak…
Zuk diozun moduan, argazkiak ikusterakoan irribarrea sortarazten zaigu gure aurpegian. Baino irribarrea baino gehiago ere sortarazten didate neri. Argazkiek ere hitz egiten dute eta bertan azaldutako pertsonen ahotsak ere entzun ditzaket eta beraiekin pasatako momentuak gogoratu...
Javitxu, aurten udazkena, inoiz baino epelagoa izango da.
Harritxoak poltsikoan...eta harrikadak buruan!!
ReplyDeleteEgia da, zaila da ahaztea bizitako gauza asko ahaztea, eta kasu batzuetan zeharo ezinezkoa bihurtzen da... zein gogo handia artaldearekin berriro egoteko eta igarotakoak elkarrekin gogoratzeko!!
Ziur nago ni ere udazkena ez dela batere hotza izango...